XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo neurtitzean: nuzu estonatzen= naiz arritzen, tankera alokutivoan.

Ez bedi nahas aditz-joko au naizû (=nauzu) aktivoarekin.

Bigarren neurtitzean: gûtuzûn=gaituzun. Irugarren neurtitzean: agitzen (agitu)=survenir, arriver Lhande'ren itzulpenez. Laugarren neurtitzean: bestila baiko=bestera orduko. Lhande'k eztakar baiko, baiñan bai baikoz=sitôt que. Jin baikoz=à peine arrivé, iritxi bezain azkar, iritxi orduko.

Mirande'k argitasuna berealaxe eman zidan: .

Mirande jaunak emandako itzulpenaren arabera, nerea onela osatu bear da: Baiñan etxekoak iñork ez (ditu) izan nik (izan dituan) bezain gogorrik.

Irugarren neurtitzean: Areta=pourtant (sin embargo), itzultzen du Larrasketa'k.

Irugarren neurtitza osorik artuta ez nenkusen ere batere garbi eta onela idatzi nion Zuberotar adiskideari: Ezin konpreni dezaket nintzan aditz jokoa toki ortan.

Ene ustez, esaldiak zentzu egokia eukitzeko nûndian (ninduen) bear luke erabilli.

Zuberoa'ko mintzairak baditu misteriak gure adimenak ezin uler ditzakeanak.

Misteri au, ordea, berealaxe argitu zidan ene adiskide onak: , ene ustez oso euskera egokia da.

Dakizun bezala, sorthû-k bi zentzu ditu: bat transitivua, dar a luz; bestea intransitivua, nacer (zuen jaio, guk erabiltzen ez duguna).

Emen zentzu transitivuan darabil Etxahunek: amak bost etxetako primû sorthû ninduen; gero -rik atzizkia aditz-izenaren ondotik emanez, egoera adierazten duen adizkera sorthûrik moldatzen du eta, jakina, delako adizkerek izan aditz laguntzallea nai dute (adibidez: ikusten dut, bainan: ikusirik naiz; meza entzun dut, bainan: meza entzunik naiz).

Beste itzetan: esan diteke amak sorthû-ren sujeta dela, eta Etxahun nintzan-ena.

Bigarren neurtitza oso illun nenkusen, sujetoak nahasten bainituen.